XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OMIASAINDU

1923-ko Omiasaindu bezalakorik ez nuen ordu arte ezagutu.

Armendaritzeko usaia beste herrietan ere ba ote zen?.

Bezperetarik jalgi eta, armendariztarrak, familiaka, nor bere etxeko hil-hobiaren aintzinean, emazteak begitartea salbu kaputxinaz gordeak, gizonak boneta eskuetan, otoitzean hasten ziren.

Haurrak, arrosarioak ukaraitik dilindan, batetik bestera bazoazin.

Zaharrenek bazakitela lehenik norat joan!.

Herabe izpi batekin hurbiltzen ginen, eta ardurenik etxekandereak manatzen zuen hamarreko bat... edo biga... edo errekien andana bat.

Otoitzaren luzetasunari zoakion saria biltzen ginuen: sos bat, edo biga, eta zonbait aldiz bost sos.

Orroit naiz ikaran hurbiltzen nintzala, norbaitek oraino ez nakien otoitz zonbait galdegin beldurrez!.

Batzuek denen bixtan beren emaitza eskaintzen zautaten.

Beste batzuek berriz, aintzinetik sakelan ezarriak zituzten sosetarik bat esku petik ahurrera gordeka bezala emaiten, erranez.